Gizarte-ongizatea
Armiñongo Udala Añana Erdialdeko Gizarte Zerbitzuen Oinarrizko Eremuan sartuta dago, Erribera Beitia, Erriberagoitia, Berantevilla eta Zanbranako udalekin batera.
Oinarrizko Gizarte Zerbitzua herritarren eta Gizarte Zerbitzuen Zerbitzu Publikoaren arteko sarbidea eta lehen kontaktua da. Herritar guztiei zuzenduta dago, eta orientazioa ematen die pertsonen eskubideei buruz eta haien beharretara ondoen egokitzen diren programa eta zerbitzu-zentroei buruz, publikoak zein pribatuak izan, bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzeko helburuarekin.
- Gizarte langilea: Montserrat Goikoetxea Salinas
- E-maila: mgoikoetxeasalinas@araba.eus
- Jendaurreko arreta: Ostiraletan 9:00etatik 11:00etara.
- Aldez aurreko hitzordua: Jendeari arreta emateko aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da 945 365 088 telefonoan.
Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen informazioa honako esteka honetan kontsulta dezakezu. Halaber, inprimakiak kontsultatu eta eskuratu ahal izango dituzu. Edonola ere, formularioak Udaleko Gizarte Langileak emango ditu.