Udal-errolda
Udal-errolda udalerriko bizilagunak jasotzen dituen administrazio-erregistroa da. Espainian bizi den pertsona orok bizi ohi den udalerriko erroldan inskribatu behar du, eta hainbat udalerritan bizi denak urtean luzeen bizi den udalerrian soilik eman behar du izena.
Udal-erroldako inskripzioa udal-bulegoetan egin beharko da.
Aldez aurretik hitzordua eskatzea gomendatzen da, arreta eskatzailearentzat interesgarria den egunean eta orduan bermatzen saiatzeko.
Halaber, kasu bakoitzean behar den dokumentazioa telefonoz kontsultatu ahal izango du.
Erroldatze-txartela/ziurtagiria lortzeko, dagokion identifikazio-agiria eraman beharko da udaletxera.
Inola ere ez da onartzen posta elektronikoz edo telefonoz egindako eskaerarik.
Halaber, identifikazio elektronikorako bitarteko bat izanez gero (Token Izenpe, BAKQ, PIN gakoa, FMTk emandako ziurtagiriak, etab.), Egoitza Elektronikoaren bidez eskuratu ahal izango ditu.